Herritarrek nahi duten hizkuntzan

Rober Gutiérrez. Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Rober-Iritzia20230120.png

Euskarari buruzko iritziak izeneko ikerketaren emaitzak argitaratu zituen, abenduaren bukaeran, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Euskara sustatzeko jarduera gutxi batzuen inguruan galdetu zaie inkestan parte hartu dutenei. Lan munduari lotutako erantzunen artean, honakoak nabarmenduko nituzke: batetik, % 95 ados daude Administrazioak herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan erantzun behar izatearekin; bestetik, enpresek edota entitate pribatuek herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan erantzuteko edo atenditzeko ahalegina egin beharko luketen galdetuta, % 4 baino ez dira aurka agertu. Ikerketaren arabera, ia inor ez dago bi ideia horien kontra. Bestela esanda, ia denak ados daude herritarrek nahi duten hizkuntzan erantzutearekin.

Enpresetan euskaraz aritzearen inguruan galdetuta, % 85ek diote enpresek langile gazteei aukera eman beharko lieketela euren lanpostuetan euskaraz jarduteko; % 4 baino ez dira ideia horren aurka agertu. Langile gazteen inguruan baino ez dute galdetu, agian lan merkatura jauzi egiten ari den belaunaldiaren ezagutza maila altuagoa kontuan hartuta.

Euskara sustatzeko lehentasunezko eremuak hezkuntza, administrazio publikoa, ekintza kulturalak eta hedabideak dira EAEko herritarren gehiengoaren iritziz. Merkataritzaren eta lantokien esparrua beherago daude lehentasunen artean (10etik, 6,9 eta 6,6 puntu lortu dituztelarik, hurrenez hurren).

Esan bezala, iritzi gutxi batzuen inguruko ikerketa da. Euskararen inguruko pertzepzio eta jarreretan sakontzeko, hori baino ikerketa zabalagoa beharko genuke, politikak zein plangintzak egoki bideratzeko, beharrezkoa baita herritarren iritzi, motibazio eta pertzepzioak ondo ezagutzea.

Azken boladan politika egiten ari direnak zenbait epaile dira. Urtea hastearekin batera, EAEko Auzitegi Nagusiak epaia kaleratu berri baitu, CCOO sindikatuak egindako eskaera aintzat hartuz. Bertan zehazten den bezala, Barakaldoko Udalak ezin izango die euskara-eskakizunik ezarri udalaren zerbitzuak eskainiko dituzten enpresa pribatuetako langileei, nahiz eta kontratatzailearen egoera juridikoa ez izan herritar norbanakoarena, administrazio-zerbitzu kudeatzailearena baizik. Horren ondorioz, biztanleon eskubideak urratuko dira.

Epaileak ez dira kontuan hartzen ari indarrean dagoen legedia, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren arabera, kontratuetan beharrezkoak diren klausulak sartu ahalko baitira, bai eta hizkuntzari buruzkoak ere. Gainera, lanpostuetan hizkuntza ofizial bietan jarduteko gaitasuna duten langileak jarri beharra jasotzen du. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Udal Legearen arabera, toki-erakundeek egiten dituzten kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko dira, herritarrak artatuak izateko haiek hautatzen duten hizkuntza ofizialean eta zerbitzua emateko, hizkuntza-baldintzei dagokienez, zerbitzuaren administrazio titularrari exijitu ahal zaizkion baldintza beretan.

Herritarrek nahi duten hizkuntzan erantzuteko, hizkuntza klausulak ezarri, baloratu eta aintzat hartu beharko lirateke, ezinbestean, kontratazio publikoan, zerbitzu esleipenetan eta dirulaguntza deialdietan, are gehiago lurralde honetan bizi garen pertsonoi zuzendutako zerbitzuak badira edo proiekzio publikoa badute. Arduratsu jokatzeak eta legedia betetzeak hizkuntzaren beraren garapenean, elkarbizitzan eta gure ongizatean eragiten baitute.

EnpresaBidea-rako egindako kolaborazioa.

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter