Lan eta bizi
euskaraz

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea da gure xedea. Nola? Ezagutu martxan ditugun proiektuak.

Proiektuak
Zure erakundearen hizkuntza-egoera zein den ezagutu nahi?
Bai Euskarari
Ziurtagiria
Lan-munduan euskararen erabilera areagotzeko tresna estrategikoa. Euskara erabiltzen eta sustatzen ahalegintzen diren enpresak, saltokiak eta era guztietako erakundeak identifikatu, ezagutu eta urrats berriak ematen laguntzen du.
0

Bai Euskarari ziurtagiria

Zerbitzuak eta
lana euskaraz
0
Zerbitzuak
euskaraz
0
Euskararen
bidean
0

Enpresarean

Enpresarean TB - Agustinak Zentroa

Agustinak Zentroa kultur eta sormen sektoreko ekintzaileei zuzendutako gunea da, Oarsoaldean kokatua. Helburu nagusia talentua, sormena eta berrikuntza babestea da, proiektu berriak abian jartzen eta sendotzen lagunduz.

Gehiago ikusi

Lan eskaintzak | Lansarean.eus

Bai Euskarari Elkarteak TEKNIKARI bat behar du Baionako bulegoan

Bai Euskarari Ziurtagiria duten Urruñako enpresa eta era guztietako entitateen ebaluazioak egiteko pertsona bat behar dugu.

Lan eskaintza gehiago

Ohiko galderak

Alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz.

Alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatzen, aitortzen eta pausoak ematen laguntzen duen tresna da. Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen du beste egitasmo batzuekin batera (Lansarean / Enpresarean / …) alor sozioekonomikoan eragin eta euskararen erabilera areagotzeko.

Ziurtagiriaren irudiaren bitartez, bezeroek jakin dezakete enpresa, denda edo elkarte batean euskaraz hartuko dituzten, euskarazko zerbitzua emango dieten, euskaraz lan egiteko gaitasuna dagoen edo zerbitzuak euskaraz emateko bidean ari diren. Ziurtagiriaren 3 mailei esker entitate baten hizkuntza-egoera zein den jakin daiteke: Zerbitzua eta Lana Euskaraz, Zerbitzua Euskaraz edo Bidean.

Bezeroak euskaraz artatzen dituen entitate edo enpresa batek lehiakortasuna eta bezeroarenganako begirunea islatzen ditu, eta bezeroek hori zinez estimatzen dute. Bezeroak nahiago izaten du zerbitzu nahiz produktu bat eskuratzeko harremanak berezko hizkuntzan izatea.

Hortaz, kalitatea eskaini eta lehiakorra izan nahi duen entitateak, bezeroak lortu eta fidelizatu nahi dituen enpresak, bezeroaren behar linguistikoetara egokitu behar du.

Euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat. Euskarak eta Bai Euskarari ziurtagiriak onurak ekartzen dizkie entitate guztiei:

  • Entitateari balio erantsia ematen dio
  • Entitateen lehiakortasuna areagotzen du
  • Eskariari profesionaltasunez erantzuten dio
  • Gertutasuna eta konfiantza transmititzen du
  • Barrura begirako motibazioa sustatzen, atxikimendua lortzen eta pertsonak asebetetzen ditu
  • Entitatearen erantzukizun soziala hauspotzen du
  • Entitatearen irudia hobetzen eta bezeroen aurrean sinesgarritasuna areagotzen du
  • Entitate edo enpresarekiko atxikimendua areagotu eta motibazioa indartzen da. Entitateak euskara txertatzeko ahalegina egiten duela sentitzen dutenean, asebeteago, parte-hartzaileago eta konprometituago sentitzen dira langile euskaldunak
  • Bisualizazioa; kontsumitzaile euskaldunak erakarri

  • Publizitatea; ziurtagiridunen mapa

  • Saretzea; komunitatea…

  • Puntuak administrazioen kontratazio esleipenenetan

  • Ibilbide progresiboa; Bidean > Zerbitzua Euskaraz > Zerbitzua eta Lana Euskaraz

  • Jarraipena eta aholkularitza/laguntza

  • Helburuak lortzeko informazioa eta baliabideak

  • Itzulpen txikiak

  • Bai Euskarari Elkartearen beste ekimenetan (EnpresareanLansarean…) lehentasunez parte hartzeko aukera

  • Buletina eta Bai Aldizkaria doan

  • Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu izana egiaztatzen duen diploma. Urtebeterako balio du.

  • Bai Euskarari ziurtagiriaren irudia formatu desberdinetan (jpg, png, pdf) eta pegatak, nahi adina euskarrietan erabiltzeko

  • Intraneterako pasahitzak

Hauxe diote gure entitateek:

  • ABB-Niessen (Oiartzun): «Ziurtagiriak euskarari garrantzia ematen dio enpresa barruan eta ekintza-planean ditugun atal asko lantzen ditugu elkarteari esker.»

  • Artis Kreativa (Gasteiz): «Balio erantsia ematen digu euskara erabiltzeak. Jendeak ez du espero. Lehenengo hitza euskaraz egiten dugu eta orduan hasten dira euskaraz egiten.»

  • Bordatxo jatetxea (Deustu, Bilbo): «Bezeroek eskertzen dute zerbitzua euskaraz izatea, bai bertakoek baita kanpokoek ere. Atzerritarrek ere estimatzen dute euskara ikusi eta entzutea. Horretan jarraitzera animatzen gaitu bezeroen errekonozimenduak.»

  • Enargia (Azkaine): «Ziurtagiriak erakusten du euskara erabiltzen dugula. Manera da jakinarazteko euskaldunei argindarra euskaraz galdetzen ahal dutela, beraz euskara biziarazteko eta jakinarazteko manera bat dela.»

  • Fideslan (Donostia eta Ondarroa): «Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu genuen, lehenik eta behin, gure sektorean ere posible dela erakusteko; bestalde, Bai Euskararik euskara lan munduan txertatzeko duen esperientzia eta ezagutzaren abantailak gureganatzeko; eta, azkenik, zerbitzua euskaraz jaso nahi duten enpresentzako erakusleiho bat edukitzeko.»

  • Innobasque (Zamudio): «Bai Euskararik Innobasqueren zerbitzu guztiak gure interes-taldeek eskatzen diguten hizkuntzan eskaintzeko helburura gerturatzen gaitu.»

  • Laida Aguerretche-Colina psikologo-psikoterapeuta (Ziburu): «Iparraldean kontsulta pribatuan ari garen psikologo euskaldunak gutxi gara, are garrantzitsuagoa iruditzen zait euskaraz lan egiten dudala argi geratzea. Ziurtargiriak horretan laguntzea espero dut.»

  • Martinez Rementeria farmazia (Gasteiz): «Euskararen erabilera oso garrantzitsua da. Bezero euskaldunek hurbiltasuna eta konfiantza nabaritzen dute euskaraz artatzen ditugunean.»

  • Talleres Mitxelena (Hernani): «Kooperatibaren etengabeko hobekuntza estrategiaren barruan kokatzen dugu Bai Euskarari Ziurtagiria. Lehentasuna eman genion, barrura begira, etxe barruko hizkuntza normalizatzeko eta, kanpora begira, bezeroentzat garrantzitsua izango zela pentsatu genuelako.»

  •  

1. Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarri :

  • Non gaude?
  • Telefonoa: +34 943 59 21 48 | +33 06 03 49 43 65

  • e-posta: info@baieuskarari.eus
  • Autodiagnostikoa; zure entitate edo enpresaren hizkuntza-egoera zein den ezagutzen lagunduko dizun aplikazioa. Emaitza orientagarria izango da eta egoera zehatza jakin eta Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko teknikari bat harremanetan jarriko da jarraipen-fitxa osorik betetzeko.

2. Hizkuntza egoeraren neurketa egin, Bai Euskarari Elkarteko teknikarien laguntzarekin.

3. Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin; arduradunak, helburuak, baliabideak, epeak, etab. zehaztu.

Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko irizpideak bi ardatzen arabera bilduko dira: ‘zerbitzua euskaraz’ eta ‘lana euskaraz’.

Hauek dira neurtzen diren atalak:

  1. Pertsonen hizkuntza gaitasuna
  2. Erakundearen irudia
  3. Kanpo komunikazioa
  4. Barne komunikazioa eta lan-tresnak
  5. Pertsonen kudeaketa

Bai Euskarari ziurtagiriaren 3 mailak aurretik ezarritako irizpideen arabera erabakitzen dira. Irizpideak publikoak dira eta ikusgai daude webgunean.

Maila batetik bestera pasatzeko bakoitzari dagozkion irizpideak bete behar dira.

Edozein pertsona juridikok du Ziurtagiria eskuratzeko aukera.

Dena dela, Ziurtagiria ez baduzu eskuratu nahi eta proiektua babestu nahi baduzu, Bai Euskarari Laguna izan zaitezke. 

Hauek dira urteko kuotak:

  Oinarria Langile bakoitzeko
Ipar Euskal Herriko entitateentzat 69 EUR 14,80 EUR
Hego Euskal Herriko entitateentzat 91 EUR + BEZ 14,80 EUR + BEZ

*Prezio bereziak daude irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta erakunde publikoentzat.

Zenbait udal eta mankomunitatek ziurtagiria eskuratzeko dirulaguntzak bideratzen dituzte. Adibidez, Gasteiz, Amurrio, Laudio, Gernika-Lumo, Zarautz, Azpeitia, Bortziriak, Malerreka, Barañain, etab.

Bai Euskarari Elkartea harremanetan dago administrazio desberdinekin zerrenda handitzeko.

Bai. Elkarteko teknikariek ibilbide bat proposatuko dizute eta adostutako helburuak betetzeko informazioa, ereduak eta baliabideak eskainiko dizkizute.

Ziurtagiriak urtebeterako balioa du eta urtez-urte berritu behar da. Garaia iristen denean, elkarteko teknikari bat jarriko da zurekin harremanetan bilera bat adosteko eta egoeraren errepasoa egiteko.

Intranetean sartuta jarraipen-fitxak, fakturak, diploma, ziurtagiriaren irudia, etab. deskargatu daitezke. Bertan sartzeko pasahitzak behar izanez gero, info@baieuskarari.eus helbidean eskatu daitezke. Entitatearen datuetan aldaketaren bat egiteko info@baieuskarari.eus idatzi edo +34 943 59 21 48 telefono zenbakira deitu behar da.