Marco Bianchi, Museo del Órgano : « Nous n'avons rien inventé, nous avons fait ce que les autres ne font pas: promouvoir l'agriculture locale et une alimentation saine et durable, en utilisant la langue locale. »

_88Y6760(1).jpg

En 2019, le restaurant Museo del Órgano de Vitoria-Gasteiz a commencé une nouvelle étape. Avec l'aide d'une nouvelle équipe, le restaurant végétarien de toujours s’est renouvellé, consolidant son engagement auprès des producteurs locaux et mettant l'accent sur la langue basque. Ils ont reçu le Prix Lazarraga Saria 2020 pour leur travail de promotion de la langue basque. Ils ont également le Certificat Bai Euskarari au niveau «Bidean». Marco Bianchi est l'un des trois partenaires. Vous pouvez lire ci-dessous l'interview réalisé à Marco Bianchi, en euskara.

(Dans la photo principale, les trois partenaires du projet : Jon Rey, Marco Bianchi eta Diego Apellániz.)

 

Zorionak Lazarraga Sariagatik! Nola jaso duzue saria?

Ilusio handia egin digu sari hau jasotzeak. Euskararekiko harremana oso berezia da gure proiektuan. Hiru bazkide gara, bi hemengoak eta ni italiar-euskalduna, 17 urte daramatzat Gasteizen bizitzen. Nire lagunek erabaki zuten ni euskalduntzea eta lortu dute! Nire bazkideak, Jon (Rey) eta Diego (Apellániz), euskaldunak dira. Diegok egunero erabiltzen du euskara, nik ere nire egunerokoa euskaraz egiten dut eta Jon, txikitan euskara ikasi bazuen ere, normalean gaztelaniaz bizi da. Azkenean proiektu honen bidez berreskuratu du euskara egunerokotasunean. Sari honek, nolabait, euskara bultzatzeko egin dugun ahalegin hori aintzat hartzen du eta egindako bidea ona izan dela aitortzen digu. 

Gasteizen ospetsua zen jatetxe bat hartu genuen, 32 urte zeramatzan irekita eta euskara ez zen bertan erabiltzen, ez komunikazioan, ez langileen artean ezta bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanetan ere. Gu sartu garenean, euskara da hizkuntza nagusia eta bezeroekiko lehenengo hitza beti izaten da euskaraz. Lortzen ari gara euskara gero eta gehiago entzutea jatetxean; esango nuke jatetxean % 80 euskaraz entzuten dela. Ez dakiten bezeroak ere ausartzen dira euskaraz zerbait esatera. Pauso hori lortu dugu, bezeroei gurean euskaraz lasai egiteko aukera ematea.

Iaz hasi zenuten proiektua, 1987tik martxan zegoen jatetxe begetarianoaren ardura hartuta. Nolakoa izan zen hasiera?

Ilusio handiarekin hasi genuen proiektua. 2018ko abenduan hasi ginen proiektuaz hitz egiten eta 2019ko ekainean hartu genuen erabakia. Uda estresantearen ostean, urrian zabaldu genuen jatetxea. Ate-irekitzea oso polita izan zen, espero genuena baino jende gehiago bertaratu zen eta lanean izugarri disfrutatu genuen. 

Hasi eta berehala COVID-19aren pandemia iritsi zen. Nola egin diozue aurre?

Itxita egon ginen 70 egunez eta, itxialdiaren ostean, berriro ireki genuenean jendearen erantzuna oso ona izan zen. Abuztuan oporrak hartu genituen, bi hilabete oso estresanteak izan zirelako, hasiera berri bat izan baitzen. Irailari zalantzaz beterik ekin genion eta, berriz itxi genuenean, egindako lan guztia pikutara joan delako sentsazioa izan dugu. 

Orain berriz zabaltzeko baimena dugu eta espero dugu arrakastaz jarraitzea.  

Zuena ez da ohiko jatetxea eta saiatzen zarete zerbitzu ezberdinak eskaintzen. Zein zerbitzu eskaintzen dituzue?

Gasteizko lehen begetarianoa izan zen eta mantentzen du oraindik ere bere erreferentzia. 2020an behar zuen eguneratze bat alor guztietan: estetika, janaria, hizkuntza, komunikazioa, lokaleko musika… Lortu dugu bezeroen masa handitzea eta hurbiltzea beste sektore batzutako jendea ere. Euskaldunentzat seguraski orain atseginagoa da, eta Gasteizen eskertzen da euskaraz lasai hitz egin ahal den leku batera joatea. 

Horrez gain, bizimodu jasangarria eramateko proiektua ere bada. Arabako Bionekazaritza elkartearekin egin dugu hitzarmena egunero km0-ko eta garaiko produktu ekologikoak eskaintzeko. Nekazari batzuekin sare txiki bat sortu dugu eta luxua da hain gertu bost baratze izatea. Gure garaia astebetekoa da, aste horretan baratzetan dagoenaren arabera prestatzen baititugu menuak. Gainera, ikusgarritasuna ematen diegu nekazariei, herri txikiei eta modu ekologikoan lurra lantzen ari direnei. Sinesten dugu gauzak beste modu batean egitea posible dela: justuagoa eta jasangarriagoa zentzu guztietan. 

Etxera eramateko janaria eskaintzen ere hasi ginen eta orain espero dugu horrekin jarraitu ahal izatea. Bezeroek bi aukera dituzte: jatetxean bertan beraien tuperrekin janaria hartzea edo etxean jasotzea. Gasteizen sortu den kooperatiba berri batekin egiten dugu etxerako bidalketa, Eraman kooperatibarekin. Bizikletaz banatzen dute gure janaria etxez etxe. Ingurumena errespetatzea ere bada gure balioetako bat.

Jon Rey Lazarraga Saria jasotzen.

Berriki beste sari bat ere jaso duzue ‘Zure ideiak balio du’ XVI. Lehiaketako nekazaritzako elikagaien arloko ekimen onenaren Eroski saria. Horrelako sariek nolako bultzada ematen diote zuen proiektuari?

Sariek baieztatzen digute gauzak ondo egiten ari garela. Lehiaketa horretara gure proiektua azaltzera joan ginenean esan genien gurea ez zela proiektu berri bat, edo zerbitzu berri bat, edo aplikazio berri bat, baizik eta gauzak egiteko beste modu bat. Gurea ekintza da gehiago. Posible da gauzak egitea modu ezberdin batean, gu egiten ari gara eta hori izan zen lehiaketara eman genuen mezua. Lazarraga Sariarekin ere gauza bera sentitzen dugu. Ez dut uste gure proiektua super ideia bat denik, ez gara Einstein edo Bill Gates, ez dugu ezer asmatu, besteek egiten ez dutena egin dugu: hemengo nekazaritza, elikadura osasuntsua eta jasangarria bultzatu, bertako hizkuntza baliatuz. Hori izan beharko litzateke normala. 

Zein gomendio egingo zenieke euskara txertatzen hasi nahi duten enpresei, jatetxeei...?

Erabili, erabili eta erabili, bakoitzaren neurrian. Nik Gasteizen ikasi nuen euskara, akats asko egiten ditut, baina egunero erabiltzea da gakoa: ogia erostera joandakoan, kafea hartzera, familiarekin... Txip aldaketa hori egin behar da. Euskaldunen poztasuna sentitu nuen ahalegin hori egiten nuelako, baina beraiek lortu dute nik euskara horrela sentitzea. Horregatik eskertzen dut nire lagunen pazientzia, lortu baitute ni euskararekin eta hizkuntzaren atzean dagoen guztiarekin maitemintzea. 

Aurrera begira, zein asmo dituzue?

Beti pentsatzen ari gara proiektu berrietan. Bidean egon dira kolaborazio batzuk jatetxe batekin, Baias garagardoarekin eta Candido Besa upategiarekin, adibidez. Postre berezi bat ere asmatu dugu, jatetxean dastatzeko zein etxera eramateko. 

Hasieratik gure buruan zegoen jatetxea sentsibilizaziorako leku bihurtzea, ekologia eta sukaldaritzaren inguruan hitzaldi batzuk egiteko. Koronabirusak markatu digu erritmoa eta horiek antolatzen hasiko gara berriz, udaberrira begira. 



 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter