“Euskara publikoari eskaintzen diogun balio gehigarria da”

ARLEKIN_-_INNOVACION.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Gasteizko Arlekin-ek irabazi du Aenkomerek antolaturiko “Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren” saria, berrikuntzaren alorrean.

Diego Martinez de San Vicentek jaso zuen aitortza erakundearen izenean eta berarekin egon gara euskara eta berrikuntza nola uztartzen diren jakiteko. Arlekinek Bai Euskarari Elkarteak, Gasteizko Udalarekin batera, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko abian duen #LehenHitzaEUS kanpainan eta horren baitan sorturiko Gasteizko euskararen mapan parte-hartzen du.

Diego Martinez de San Vicente - Arlekin

Aurten AENKOMER merkatari federazioak emandako berrikuntza saria jaso duzue, nola hartu zenuten berria?

Egunero gauzak ondo egiten saiatzen zarenean oso garrantzitsua da Aenkomer bezalako entitate baten errekonozimendua jasotzea.

Egia esan harrotasun handiz jaso genuen saria eta oso pozik gaude gure lorpenarengatik.

Zer egiten duzue berrikuntza dendan txertatzeko?

30m2ko balioanitzeko gela bat dugu eta askotariko ekintzak egiten ditugu bertan. Liburuak, helduentzako eta gazteentzako irakurketa klub-ak eskaintzen ditugu eta tailerrak eta emanaldiak egiten ditugu. Azpimarragarria da haurrei zuzenduriko eskaintza euskaraz izaten dela beti.

Gainera, ASAFES-ekin (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) batera lan egiten dugu; udaran zehar liburu-dendara datoz eta ikasturterako liburuak forratzeaz arduratzen dira.

Orohar, arreta jarrita daukagu berrikuntzan, liburu, jolas, opari… eskaintza berrian, gure bezeroei merkatuko azkenak aukeran emateko.

Nola lotzen duzue berrikuntza eta euskara?

Arlekinen bezero askok egiten dute euskaraz. Badakite euskaraz zuzendu daitezkela guregana eta naturaltasun osoz egiten dute. Euskara publikoari eskaintzen diogun balio gehigarria da.

Zergatik da garrantzitsua euskara komertzioan txertatzea?

Euskara da gure hizkuntza eta naturaltasun osoz ikusi behar dugu euskaraz adierazi nahi izana, gazteleraz, edo beste edozein hizkuntzatan.

Errespetutik abiaturik, hizkuntza guztiak bizikide izan daitezke, ahaztu gabe euskara hizkuntza paregabea dugula Euskal Herrian eta saiatu behar garela ahal dugun neurrian sustatzen.

Euskaraz lehen hitza egiteak garrantzia dauka?

Bai, beti. Identifikatzeko modu bat da, ondoko pertsonari euskaraz egiteko gonbitea. Arlekinen, “egun on” batekin irekitzen ditugu ateak.

Zer eskaintzen dizue Bai Euskarari Ziurtagiriak?

Bezeroarekiko bermea eskaintzen dizu, saltokia euskararen aldekoa dela eta hizkuntza sustatzeko lan egiten duela egiaztatzen du. Batzuetan keinu txikiek balio handia izan dezakete.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin