Norberaren ongizatea eta hizkuntzak

rober-iritzia20231019_web.png

Duela egun batzuk, aurtengo mediku azterketa egitera joan aurretik, nire ongizateari buruzko galdera-sorta bat igorri zidaten. Azken boladan urduri edo larri egon ote nintzen jakin nahi zuten, nire kezkak kontrolatzeko gai ote nintzen, makalduta ote nengoen... Azken batean, nire ongizate emozionalaz galdetzen zidaten. Hau dena, gaztelera hutsez, hizkuntza bat edo bestea erabiltzeak nire ongizatean eragingo ez balu bezala.

Enpresetan ere gero eta ohikoagoa da pertsonen ongizateari erreparatzea eta horri begirako interbentzioak egitea. Krisi eta ziurgabetasun handiko garaia bizitzen ari gara, larrialdi humanitarioak zein gizarte- eta lan-gatazka ugariak dira eguneroko ogia. Askotan ez gara gai epe ertain eta luzera begiratzeko, ez dakigu zer ekarriko digun etorkizun hurbilenak, segurutzat jotzen duguna ere alda baitaiteke une batetik bestera. Honek guztiak gure ongizatean eragiten du.

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizun hurbilenak, segurutzat jotzen duguna ere alda baitaiteke une batetik bestera. Honek guztiak gure ongizatean eragiten du.

Gurean, ongizateaz aritu dira, besteak beste, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua eta Telesforo Monzón Euskal Herrigintza Laborategia. 2022an, Enpresarean azokan ere, euskal enpresek pertsonen ongizatea bermatzeko dituzten estrategien inguruan jardun zuten.

Berriki, Bai Euskarari Elkarteak antolatu duen Elkarrengandik Ikasiz solasaldietako hirugarren zikloan lan esparruko ongizateaz aritu dira. Solaskideen arabera, ongizatea hamaika modura defini daiteke: nahi duzun tokian zaudela, nahi duzuna egitea; une bakoitzean behar duzuna izatea; pertsona baten bizitzako eremu guztien arteko oreka lortzea da ongizatea. Hazten jarraitzeko aukera ematen duen inguru bat izatea eta nork bere ekarpenak egiteko aukera izatea, etengabe sortzen eta eraldatzen den kontzeptu bizia da ongizatearena. Askatasunarekin lotzen dute askok, eta kontzeptua lan eremura eramanda, ideiak proposatzeko aske sentitzeak, edo formazio saio batera bertaratzeko aukera izateak, edo opor-egun bat hartzeko edo ordutegia moldatzeko aukera izateak ongizatearekin dute zerikusia. Laburbildurik, esan genezake ongizatea gure bizi-kalitatea dela, eta horretan eragiten duten faktore guztien multzoa.

Hizkuntzaren aldagaia ez ohi da ageri adituen ahotan ongizatean eragiten duen aldagai bezala. Nik, ordea, oso argi dut gure ongizatea eta lurraldearen garapena hizkuntzekin lotu behar direla, hori gabe ezinezkoa baita lurralde bizigarri, bidezko eta iraunkorra lortzea.

Hala ere, hizkuntzaren aldagaia ez ohi da ageri adituen ahotan ongizatean eragiten duen aldagai bezala. Nik, ordea, oso argi dut gure ongizatea eta lurraldearen garapena hizkuntzekin lotu behar direla, hori gabe ezinezkoa baita lurralde bizigarri, bidezko eta iraunkorra lortzea. Harrigarria bada ere, zaila da hizkuntza eta kulturaren aldagaiak ongizatearen eragiletzat hartzen diren elementuen artean aurkitzea. Horren inguruan ikertzen dutenengana joz gero, EAEn ongizate eta zoriontasun hautematearen inguruko ikerketa bat dago, 2022koa, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Gabineteak landutakoa. Ongizatea azaltzen duten faktore hauek aztertu dira: egoera emozionala, norbere osasunaren hautematea, norbere bizitza kontrolatzearen hautematea, familia eta gizarte babesa, egoera ekonomikoaren balorazioa eta inguruarekiko balorazioa. EUSTATek ere norberaren ongizate-inkesta egiten du eta poztasuna neurtzeko galderek aldagai hauekiko dute lotura: harreman pertsonalak, egoera ekonomikoa, etxebizitza, inguruaren kalitatea, segurtasuna, etab. Alegia, hizkuntzak eta ongizatearen arteko lotura ez ohi da aztergai izaten eta ondo legoke kulturaren eta hizkuntza aniztasunaren aldagaia ikerketa hauetan barneratzea, hizkuntza bat erabiltzeko aukera izateak edo ez izateak eragin nabarmena izan baitezake pertsonen ongizatean. Niretzat, behintzat, ezinbesteko aldagaia da. Nire ongizatea handiagoa baita [laneko] esparru guztietan nik nahi dudan hizkuntza erosotasunez erabiltzeko aukera dudanean.

Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Enpresabidea-rako idatzitako iritzi artikulua.



 

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario