"Intentamos formar una red de relaciones en el territorio y el euskera es el camino para ello"

Romain Roquefère (director y fundador de Hupi, junto a Vincent Moreno) e Irati Rodríguez (responsable de Desarrollo de Negocio)

RomainIrati-Hupi.JPG

Hupi es una empresa especializada en inteligencia artificial. Nació en Bidart en 2013 y desde 2018 también tienen una oficina en Donostia. En la actualidad, trabajan 14 personas y tienen como clientes a empresas de toda Euskal Herria. En 2021 obtuvieron el certificado Bai Euskarari y este año han sido galardonados con el premio Bai Euskarari.

(entrevista en euskera)

Bai Euskarari Saria jaso duzue. Zer da zuentzat sari hau jasotzea?

RODRIGUEZ: Urte hauten guztietan egindako lanaren errekonozimendua izan da. Ipar Euskal Herrian ez da hain erraza euskararen aldeko horrelako apustua egitea eta gu gauden teknologia munduan, zailagoa. Baina hasieratik gure DNAren parte izan da eta nolabaiteko apustua izan da enpresaren aldetik. Guretzat erreferente izan dira Bai Euskarari Elkartea eta komunitatea; ohore bat da aurreko urteetan saria jaso dutenen ondoan egotea. 

ROQUEFÈRE: Egia esan, ez da erraza lana eta euskara ikastea bateragarri egitea eta sari honek aurrera jarraitzeko motibazioa ematen digu. Enpresa txikia gara eta, umiltasunez, erakutsi nahi dugu posible dela jarduera ekonomikoari eustea, euskara ikastea eta baliatzea. Ikusi dugu, gure ereduari jarraituz, Ipar Euskal Herriko beste enpresa batzuk ere hasi direla prestakuntza jasotzen. 

Zein urrats eman dituzue euskararen alde?

ROQUEFÈRE: Hupin euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu. Euskaldun batzuk baditugu enpresan eta gainerakook astero euskara eskolak hartzen ditugu AEK-rekin. Lankide berriak hartzen ditugunean saiatzen gara haiek ere eskolak har ditzaten. Enpresan ere saiatzen gara egunerokoan euskara baliatzen: mezuak idazten, bezeroekin mintzatzen, aurkezpenetan euskara sartzen... Horrez gain, euskararen inguruko  ekitaldi anitzetan parte hartzen dugu: Korrika, Euskaraldia, Herri Urrats… 

RODRIGUEZ: Hupi ez da enpresa bat bakarrik, lurraldea eraldatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko ibilgailua ere bada. Eta lurraldean eragiteko tresna da euskara. Euskara sustatzeaz gain, bestelako ekitaldiak eta proiektuak ere babesten ditugu: Ikusi Mikusi ekitaldia, Pastoralak, Euskoa erabiltzen dugu, Enargiako bazkide gara… Lurraldea saretzen saiatzen gara eta euskara da horretarako bidea. 

"Hupi ez da enpresa bat bakarrik, lurraldea eraldatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko ibilgailua ere bada"

Zer egiten duzue HUPIn? Zer eskaintzen diezue enpresa zein erakunde ezberdinei?

ROQUEFÈRE: Adimen artifizialean espezializatutako enpresa gara eta irtenbide digitalak sortzen ditugu gure bezeroentzat. Bi egoitza ditugu, Bidarten eta Donostian, eta guztira 14 pertsona ari gara lanean. Euskal Herri osoko enpresentzat egiten dugu lan: Safran Helicopter Engines, Suez, Mondragon taldea edo Gestamp, besteak beste.

RODRIGUEZ: Adimen artifizialean eta sistema ziberfisikoetan espezializatutako enpresa gara eta gure irtenbide digital horiek laguntzaile birtualak dira: enpresa baten operatzaile edo langileari gomendioak modu automatikoan eta denbora errealean emateko tresna bat. Gure helburua beti da erabakiak hartzeko prozesu hori erraztea. Business intelligence-k datuen historiko bat bistaratzen du,  pasa dena ulertzeko beharrezkoa da. Guk, adimen artifizialaren bidez, etorkizunerako balioko diguten erabaki horiek hartzen laguntzen dugu. Beharrezkoa da iragana ulertzea, baina pauso bat aurrerago eman eta forma erreaktibo batetik proaktibo batera pasatzen gara. 

Nola aldatu da adimen artifiziala azken urte eta hilabete hauetan?

RODRIGUEZ: Orain denon ahotan dago adimen artifiziala eta egia da onurak ekarri dizkigula, nolabait denok ulertzen baitugu zer den adimen artifiziala eta zertarako balio duen. Beste alde batetik, badago nolabaiteko ikuspegi katastrofista bat: azterketetan kopiatzeko dela, lana kenduko digula...  Uste dugu adimen artifiziala egunerokoa errazteko beste tresna bat dela.

Gure baloreekin jarraituz, garrantzitsua da adimen artifiziala ere demokratizatzea. Orain arte enpresa eta erakunde handiak baliatzen ziren teknologia honetaz, poliki-poliki ari gara enpresa txikiei ere ikusarazten tresna hau erabili dezaketela. 

ROQUEFÈRE: Enpresa batzuek adimen artifiziala zientzia fikzioa balitz bezala ikusten dute eta amets egiten dute, baina gero askok desengainua hartzen dute emaitzekin. Helburua ez da altuegia izan behar. Guk sei hilabetez hobetuko dugu maila, arazoak murriztuko ditugu pixka bat; sekula ez ditugu ametsak saltzen. 

Zein dira zehazki zuen soluzioak?

RODRIGUEZ: Orain arte industria arloan oinarritu gara asko eta hor hainbat modulu sortu ditugu. Ez dugu produktu finko bat, enpresaren beharretara egokitzen saiatzen gara: ekoizpen lerroan plangintza optimizatua egin, mantentze lan prediktiboak, makina baten konfigurazioan lagundu parametro dinamikoak egiten…  Mugikortasunaren arloan ere lan egiten dugu eskaria aurreikusten, garraioaren kudeaketa optimizatzeko. Energia arloan ere lan egiten dugu, energia eskaria eta eskaintza parekatuz. Uraren inguruan ere egiten ditugu lanak, ur sareak monitorizatzeko eta ur jarioak aurreikusteko, adibidez. 

ROQUEFÈRE: Adimen artifiziala gure mundua aldatzen ari da, baina gure erabakia da nola aldatuko duen zehaztea. Garrantzia handia ematen diogu horri. Guk sortzen ditugun laguntzaile birtualak pertsonak laguntzeko dira, eta ez pertsonak ordezkatzeko. Bestetik, gure jakintza erabili nahi dugu tokiko enpresei laguntzeko: Euskal Moneta, Enargia, Herrikoa…  Adimen artifizialarekin militantzia egiten dugu Ipar Euskal Herriko proiektu ezberdinak bultzatzeko.  

"Adimen artifiziala gure mundua aldatzen ari da, baina gure erabakia da nola aldatuko duen zehaztea"

Datuen pribatutasunaren inguruan ere izaten dira zalantzak. Kontu horretan zein neurri hartzen dituzue? 

RODRIGUEZ: Guretzat oso garrantzitsua da datuen pribatutasuna. Bezeroaren datuak bezeroarenak dira, ez dira gure datuak. Datu horiek hartu, prozesatu, erabili eta bueltatu egiten ditugu. Datu horietan oinarritutako aplikazio bat sortuko dugu soilik. 

Data center lokal bat dugu, Izarlink deitzen dena, Bidarten dago gure bulegoaren azpian. 

Enpresen know-how edo egiteko modua datu horietan egoten da eta oso mesfidati izaten dira askotan ea zeinekin konpartitu behar ditugun.

Oso presente duzuen zerbait mugaz gaindiko harremanak dira. Nola bizi duzue errealitate hori?

ROQUEFÈRE:  Oso erraza da mugaren bi aldeetan lan egitea. Guri errazagoa egiten zaigu Hego Euskal Herrira joatea Bordelera edo Frantziako Tolosara baino.

RODRIGUEZ: Romainek badu esaldi bat: Biriatuko muga ordaindu behar den bidesari bat besterik ez da, Donostiatik Bilbora joatea bezala. Bi aldeetan hartueman handiak daude eta oso emankorrak dira. 

Zuen ustez, zergatik baliatu behar dute enpresek euskara?

RODRIGUEZ:  Euskara gure hizkuntza da eta gure lurraldea bereizten du. Erakutsi nahi dugu sektore guztietan euskara berdin-berdin erabil daitekeela. Egia da hitz tekniko asko ingelesez egongo direla eta programazio aldetik ez dela berdina izango, baina gero komunikazio arloan eta pertsonekin gaudenean, euskara da gure hizkuntza komuna. 

Zein erronka dituzue etorkizunera begira?

ROQUEFÈRE: Hupi handitzen ari da eta autofinantzatuak garenez, gure erronka da pentsatzea nola jarraitu behar dugun hazten. Horretarako, gobernantza aldatzen ari gara. Vincent Moreno eta biok gara orain enpresako bazkide eta erabaki dugu aurten lankide gehiago bilakatzea enpresaren jabe. Gure ametsa da jabe diren lankideek ere gure baloreak parteka ditzatela. Urrats handia da gure buruan eta ez dugu sekula salduko gure enpresa, baina transmisioa behar dugu. Hupik gure herrian egon behar du, gure baloreekin. 

RODRIGUEZ: Ikuspegi bertikala aldatu eta horizontaltasuna sustatu nahi dugu. Hupi gure lurraldean eragiteko tresna da eta ez dugu hori galdu nahi.

 

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario