Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai

Rober-enpresarean.png

Enpresarean Azokaren seigarren edizioaren atarian gaude. Bai Euskarari Elkartea 2010ean hasi zen proiektuan lehen urratsak ematen, alor sozioekonomikoaren beste espazio bat euskaraz betetzeko eragiten. Ordutik, jardunaldiak, foroak, azokak eta telebista saioak antolatu dira enpresen eta profesionalen beharrei erantzun nahian. Krisialdiari aurre egiteko formulez aritu gara, garapen jasangarrirako helburuen aplikazioaz, pertsonen kudeaketaz, digitalizazioaz edo-eta eraldaketarako erronkez, ekintzailetzaz, enpresen finantzazioaz eta abar luze batez. Erdara da nagusi eremu horretan. Ondorioz, beharrezkotzat jo zen gabezia bat estaltzea eta baliabide bat sortzea euskara baliatzen duten enpresetako profesionalek elkar ezagutzeko, elkarlana sustatzeko, hitz egiteko, eztabaidatzeko eta proiektuak partekatzeko.

Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna izango ditugu hizpide datorren azaroaren 3an, Orona-Ideon. Aurtengo Enpresarean Azokan etorkizunera begira jarriko gara, euskal profesionalekin eta enpresekin batera, ezegonkortasun eta eraldaketa ekonomiko eta sozialen aurrean administrazioen zein enpresen aldetik abiatu diren estrategiak, adibideak eta ikasitakoak partekatzeko asmoz. 

Gaiak alderdi ugari ditu, eta erronka handia da guztiei heltzea. Horregatik, lan munduaren etorkizunaren inguruan hausnartuko dugu, bereziki industria adimendunean egiten ari diren aurrerapausoen eta pertsonen ongizatearen arteko oreka zein den aztertuz. Gai horien inguruan euskal enpresek dituzten estrategia eta praktika onak azaleratu eta partekatuko ditugu.

Zentzu horretan, digitalizazioak eta teknologiak garrantzi handia dute, baina ezegonkortasun garai honetan pertsonen ongizatea ere jarri nahi dugu erdigunean. Zein da gai honen inguruan euskal enpresen estrategia? Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzen ari da euskal enpresen sarea? Nola uztartu pertsonen ongizatea eta garapen ekonomikoa? Zein aurrerapen daude industria adimendunean? Nola eragingo dute pertsonen ongizatean? Pertsonen ongizatea ardatz hartuta, ekonomia berri bat sortzen ari da? Eta, horretan guztian, euskarak zein leku du?

Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko gara profesional ugariz inguratuta. Bai Euskarari Elkarteak, Enpresarean azokaren bidez, horren guztiaren inguruan hausnartzeko plaza eskainiko du, euskaratik eta euskaraz. Ez galdu aukera.

EnpresaBidea-rako egindako kolaborazioa.

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario