'Euskara aurrera' egitasmoarekin bat egin du Bai Euskarari Elkarteak

EuskaraAurrera1.jpg

Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dute astearte honetan Donostian, datorren maiatzaren 21ean Gipuzkoako hiriburuan bertan 'Euskara Aurrera' manifestazioan parte hartzeko deia egiteko euskaltzale guztiei.

Hain zuzen, Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aierbe eta Koldo Zarate (Euskal Herrian Euskaraz), Lorea Agirre (Jakin), Jon Abril (Elhuyar), Alex Aginagalde (Pantailak Euskaraz), Rober Gutierrez (Bai Euskarari), Laida Begiristain (Maizpide euskaldegia), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Alizia Iribarren (AEK) eta Joan Mari Larrarte (Elkar) izan dira agerraldian. UEMAk eta Jakinek ere atxikimendua adierazi diote ekimenari.

Apirilaren 5ean aurkeztu zen 'Euskara Aurrera' egitasmoari atxikimendua adierazi diote, eta maiatzaren 21an Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egin dute.

Azaldu dutenez, aurreko asteburuan "euskalduntzeak bide zaharrak eta erronka berriei erantzuteko gaitasuna uztartu behar dituela ikusi dugu". "Larunbatean Iruñean eta igandean Senperen milaka euskaltzalek nahiz Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz irudikatzen duten pertsonek kaleak eta laku ertzak hartu ditugu, euskararen aldeko herri gogoa badela eta aurrerantzean egongo dela adieraziz", esan dute.

Ildo horretan, egoera eraldatzeko, "parez pare" begiratu behar zaiola ziurtatu dute, eta XXI. mendean euskarak "nahi baino zailtasun eta erronka gehiago" dituela: "Euskararen aurkako epai juridikoak areagotu egin dira azken garaiotan, egungo hizkuntza politikak aski-ezak dira euskarak esku artean dituen erronkei erantzuteko, ezagutzaren unibertsalizazioa egia bilakatzeko urrats erabakigarriak faltan dira, eremu digitalean euskarak presentzia duina izan dezan neurri berriak behar dira".

Halaber, ohartarazi dute gaur gaurkoz ezin daitekeela esan euskararen etorkizuna bermatuta dagoenik. "Euskara XXI. mendera bizirik heldu bada, milaka euskaltzaleren konpromisoari esker izan da. Etorkizunean euskarak aurrera egingo badu milaka euskaltzaleren konpromisoari esker izango da", adierazi dute.

"Kimu berriak"

Edonola ere, bide horretan "kimu berririk eta argi izpirik" ikusten dutela gaineratu dute. Izan ere, azaldu dutenez, "euskalgintzak bere eguneroko jardunean herri hau euskaratik eta euskaraz eraikitzen jarraitzen du; inoizko Korrika jendetsuena eta indartsuena izan da igaro berri dena; Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu da, gazte belaunaldi berri bat euskararen aldeko borrokara batzeko asmoz".

"Bada, beraz, herri gogo eta energia nahikorik euskarak behar duen herri bultzada berria martxan jartzeko. Hori posible egiteko, ordea, aurrera urratsa egin behar dugu euskaltzale guztiok, euskaldun gisa bizitzeko eskubidea eta nahia betetzeko, euskara normalizatzeko, hizkuntzen, hizkuntza komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko, guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko, justizia eta demokrazia auzia delako hau, euskara herri kohesiorako zuntza izateko eta, finean, Euskal Herri euskalduna izateko", azaldu dute.

Horregatik guztiagatik, maiatzaren 21ean 17:30ean Donostian Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan izango direla iragarri dute, eta dei egin diete euskaltzale guztiei deialdira batu daitezen eta "elkarrekin urrats erraldoia eman dezagun".

Adierazpena

Euskararen egoerarekin kezkatuta gauden herritarrak gara. Iraganean gai izan gara euskara biziberritzeko. Eta argi dugu orain ere lortuko dugula. Horretarako, orain eta hemen, euskarak herri bultzada berri bat behar du:

  • Euskaldun gisa bizitzeko eskibidea eta nahia betetzeko.
  • Euskara normalizatzeko.
  • Hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko.
  • Guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Justizia eta demokrazia auzia delako hau.
  • Euskara herri kohesiorako zuntza izateko.
  • Finean, Euskal Herri euskalduna izateko.

Sinadura bilketa.

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario