Urtero banatzen ditugu Bai Euskarari Sariak. Alor sozioekonomikoan euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua eta sari hauen bidez arlo horretan euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu.

Azkenengo Bai Euskarari Sarien ekitaldia 2024ko ekainaren 20an egin zen Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Kide Aholkularitza, Izarkom eta Ulma Taldea izan ziren saridunak.

Hemen duzue #BaiEuskarariSariak2024 ekitaldiko laburpen bideoa:

Saridunak, urtez urte: