Partaide.jpg

Partaide egitasmoa gazteen parte-hartzeari zuzendutako eta Asmoz Fundazioarekin batera lankidetzan gauzatutako esperientzia pilotoa da.

Proiektu honekin Gipuzkoako elkarteak indartu, sustatu eta egonkortu nahi ditugu, baita beraien lana hobetzeko baliabideak eskaini ere. Horretarako, uste dugu lankidetza modu berriak azaleratu/sortu behar direla. Modu berri hauek ere, gazteen parte-hartze aktiboa sustatuko dutelakoan gaude, horrela aldi berean, lankidetzan gazteen parte-hartzea zabalduz.

Horretarako, lankidetza modu berriak lantzea izango da proiektuaren ardatza. Uneoro euskararen ikuspegia landuko da, euskararen erabilera elkarte eta gazteen artean hedatzeko. Proiektua digitalizazioa, euskara eta lankidetza lantzeko baliabidea izango da.

Hirugarren sektoreko elkarteen lankidetzaren inguruko erronketan oinarrituta, gazteek gaur egun ezagutzen den lankidetza ereduaren inguruko hausnarketa egingo dute, eta erronketan oinarritutako metodologiaren bidez bi taldeek elkarrekin digitalizazioan oinarritutako partaidetza eredu berriak diseinatuko dituzte. Bide batez, euskara hirugarren sektoreko elkarteen eta gazteen artean sustatu nahi da.