Lan-mundua euskalduntzeko adierazpenean (2013) jaso zen bezala, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzea eta beren ereduak ezagutzera ematea lagungarria da enpresei begirako lanketa egiteko. Asmo horrekin jaio zen 2015ean Euskaragileak proiektua; enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea.

Enpresa hauek osatzen dute Euskaragileak batzordea: Cikautxo, Batz, Danobatgroup, Eika, Elay, Elkar, Fagor Taldea, Goizper Group, IMH, Irizar, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli.

Lan mundua euskalduntzeko adierazpena abiapuntu

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskarak lan munduan duen egoeraren inguruan hausnartzeko, Lan Mundua Euskalduntzeko Konferentzia antolatu zuen 2013an, aholkularitzen sektoreko bere bazkideekin (Elhuyar Aholkularitza, Artez, Ahize-AEK, Emun, Iberba) eta Bai Euskarari Elkartearekin. Bertan, lan mundua euskalduntzeko, euskaraz saltzeko, erosteko eta lan egiteko, eragile estrategikoak eta gida-lerroak definitu ziren.

Eragile estrategikoen artean, euskalgintzarekin batera, lau hanka nagusi zehaztu ziren: enpresak, langileak, bezeroak eta administrazioa. Eragile horietako ordezkariekin harremanak izan ondoren, haietako bakoitzak bete beharreko funtzio nagusiak proposatu ziren.

Deskarga ezazu Euskaragileen dossierra