Etxarte okindegiak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Barañaingo Ziurtagiridunen familiak kide berri bat du, Etxarte Okindegi Kafetegia, hain zuzen ere. Fernando Etxartek kudeatzen du eta Pedro Bidagor 1 kalean dago kokatua. Okindegia eta kafetegia izateaz gain, gozotegia ere bada eta obradore propioa ere badu. Etxarte Okindegiak Bidean maila lortu du eta une honetan 34 dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin