Emandako urratsen aitortza jaso dute Azkoitiko Elkarmedia SL eta Zakela Kultur Elkartea entitateek

Azkoitiko Elkarmedia S.L. entitateak eta Zakela Kultur Elkarteak maila igoera lortu dute. Lehenengoak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du eta bigarrenak, aldiz, Zerbitzua eta Lana gorengo maila. Egindako lorpenen eta emandako urratsen aitortza gisa, Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Xabier Gantzarainek eta Ziurtagiriaren Elkarteko Arkaitz Illarramendik eman diete maila igoera egiaztatzen duen diploma.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin