Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Bai Euskarari Zozketaren saridunak

baieuskarari-bortzirieta-boletoa.jpg

Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileen lana saritzeko asmoarekin, zozketa bat antolatzen du urtero. Ziurtagiria duten Bortzirietako eragileek 6.000 boleto banatu dituzte haien bazkide eta bezeroen artean. Zozketa, urtarrilaren 12an, goizeko 9:30ean, Arantzako Herriko Etxean egin dugu eta zenbaki sarituak honakoak izan dira.

Lehen zenbaki saritua 1.007 izan da. Boleto hori duenarentzat izango da Igantziko Biltoki Elkarteak eskainitako Errigoraren saskia. Boletoa Arantzako Telleri landetxean banatu dute.

Bigarren zenbaki saritua 5.158 izan da. Boleto hori duenarentzat izanen da  Larun Haizpe Elkarteak eskainitako 50 €ko erosketa txartela, Larun Haizpeko denda eta zerbitzuetan gastatzeko. Kasu honetan boletoa Ibaiondo janaridendan banatu dute.

Saridunek 2018ko otsailaren 28ra arteko epea izanen dute boletoarekin makomunitateara jotzeko (948 63 41 25). Egun horretarako ez badira zenbaki sarituak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.

Zorionak Bai Euskarari Elkarteko partaideei!


Erran.eus

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin