"Lan mundua euskaratzea guztion ardura da"

Eragiteko-janzten.png

Bergoi Madernaz, Bai Euskarariko aholkulariak, euskarak eremu sozioekonomikoan duen egoera eta beharrak partekatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak, GEU eta Lazarraga elkarteek eta ALEAk antolatutako aurtengo Eragiteko Janzten zikloan.

Aurreko urteetako hitzaldi saioak alde batera utzi eta arlo digitalean jarri nahi izan dute indarra. Modu honetan, publiko berrietara iritsi nahi dute eta helburu nagusia honakoa da: Gasteizko eta Arabako euskaltzaleen "elkar ezagutza areagotzea", bide horretan "sinergia eta elkarlan eraginkorrerako aukerak zabaltzeko". Horrekin batera, euskararen normalizazioan egiten duten eragileen lana jaso, ikusarazi eta komunikatu nahi dute, bai eta ohikoa ez den "publiko zabalago batera" iritsi ere, euskalgintza gertutik bizi ez duten herritarrengana formatu "arin eta freskoagoen bidez" heldu asmoz.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin