Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko bidean eredu dira Gernika-Lumoko 23 entitate

Gernika-ekitaldia.JPG

Euskararen aldeko konpromiso erakutsi eta euskara lan arloan sustatzen duten 23 entitate daude gaur egun Gernika-Lumon. Horien lana aitortzeko ekitaldia egin zen martxoaren 6an, Bai Euskarari Elkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatuta. 2008an sinatu zuten lehenengoz hitzarmena elkarteak eta udalak, eta, Ziortza Bilbao Euskara zinegotziak esan duenez, “beste urte askotan” elkarlanean jarraitzea espero dute.

Bai Euskarari Elkarteko aholkulari Alex Zenarruzabeitiak esker mezuak izan zituen ziurtagiridunentzat eta adierazi zuenez, "euskarari dagokionez, garai bortitzak bizi ditugu, eta, horren aurrean, Bai Euskarariko komunitateak euskara modu aktiboan defendatzen du”. Udalaren aldetik ere eskerrak eman zizkieten euskararen aldeko konpromisoa hartu duten pertsona eta erakundeei.

Ziurtagiridunen esperientziak

Gernika-Lumoko bi entitateren esperientziak bildu ditugu, Bai Euskarari Ziurtagiriak zertan lagundu dien aipatuz:

Jon Andoni Irazabal Obieta

Cor Aholkularitzako bazkidea

Itziar Muniategi Askondo

Ekin eta Bizkargi Autoetako zuzendari orokorra

Gernika-Lumoko ziurtagiridunak

  1. Aita Villasante Udal Euskaltegia Herri Erakundea    Zerbitzua eta lana euskaraz
  2. Busturialdeko AEK euskaltegia - Gernika-Lumo    Zerbitzua eta lana euskaraz
  3. Busturialdeko Hitza Zerbitzua eta lana euskaraz
  4. Arrano Kultur Elkartea    Zerbitzua euskaraz
  5. Arrien Optika    Zerbitzua euskaraz
  6. Bake Leku-Txokoa    Zerbitzua euskaraz
  7. Duka Arropa Denda    Zerbitzua euskaraz
  8. Ekin Taldea    Euskararen Bidean
  9. Elai Alai Dantza Taldea    Zerbitzua eta lana euskaraz
  10. Electricidad Argi Ola, SL    Euskararen Bidean
  11. Eraikuntzarako materialak Izagirre, SA    Zerbitzua euskaraz
  12. Gernika Garbiketak SL    Zerbitzua euskaraz
  13. Gernika Rugby Taldea    Euskararen Bidean
  14. Gernikako Notaria    Euskararen Bidean
  15. Gestoria Cor S.L.    Euskararen Bidean
  16. Kopi Laster Fotokopiak    Zerbitzua eta lana euskaraz
  17. Kosnoaga Igeriketa Elkartea    Zerbitzua euskaraz
  18. Madariaga Hortz Klinika    Euskararen Bidean
  19. Mª Luisa Lurrin-Denda    Zerbitzua euskaraz
  20. Mutualia - Gernika-Lumo    Euskararen Bidean
  21. Seber Altube Ikastola    Zerbitzua eta lana euskaraz
  22. Zaindu Fisioterapia Zentrua    Zerbitzua euskaraz
  23. Zurich Aseguroak    Euskararen Bidean

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin