Lezoko komertzioetan euskara txertatzeko laguntza, bi urtez doan

Batu_euskararen_mapara_Lezo_2024_148_x_104.jpg

Zure komertzioan edo entitatean bultzada bat eman nahi diozu euskarari? Lezoko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak egin duten lankidetzari esker modu erraz batean egin ahal izango duzu.

Lankidetza horren barruan, komertzio eta era guztietako entitateek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik. Oso erraza da!

  1. Auto-diagnostikoa bete edo gurekin harremanetan jarri info@baieuskarari.eus helbidean

  2. Ordu eta erdi baino gutxiagoan zure enpresaren euskararen diagnostikoa eginda izango dugu.

  3. Zure jardunean euskararen erabilera areagotzeko urteko helburuak zehazten lagunduko dizugu.

  4. Euskaraz eroso lan egiteko baliabideak eskainiko dizkizugu.

  5. Zure entitateak Bai Euskarari Ziurtagiria bi urtez doan eskuratuko du.

10 aholku

Hemen dituzu 10 proposamen zure enpresan euskara gehiago erabiltzeko.

DESKARGATU KARTELA

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu

Denon artean lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten jarraituko dugu!

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin