Enpresarean TB - Lan-sozietateak eta partaidetzapeko enpresen ereduak

libe-bastida.png

Lan-sozietateez eta partaidetzapeko enpresez arituko gara ASLErekin hurrengo Enpresarean TB elkarrizketan. Euskadiko Lan Sozietateen elkartea da ASLE eta gurekin izango ditugu Jone Nolte ASLEko zuzendaria eta Libe Bastida teknikaria.

Abenduaren 5ean, 11:00etan, zuzenean.

Bai Euskarari komunitateko kide da ASLE eta 'Bidean' ziurtagiria du.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin