Elkarrengandik Ikasiz: 'Burujabetza digitala eta inklusioa'

IMG_1238.jpg

Urriaren 5ean kaleratu genuen 'Elkarrengandik Ikasiz' saioaren hirugarren denboraldiko lehen solasaldia 'Burujabetza digitala eta inklusioa' izenburupean. Digitalizazioa, arrakala digitala, teknologiaren demokratizazioa eta beste hainbat gai izan zituzten hizpide.

Parte-hartzaileak:

Gidaria:

Hemen duzue saioa ikusgai:

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu hirugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.

Ezagutu proiektua

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin