Euskarari bultzada emateko auzolan erraldoia, herritik herriarentzat

errigora-auzolana.jpg

Krema, txanoa eta ura hartuta, lanerako gogo handiarekin izan ginen joan den larunbatean Ablitasen, Errigoraren kaxak prestatzeko auzolanean. Esperientzien gunea ezagutzeko bisita gidatua antolatu zuten eta bertan Errigorako produktuekin egindako pintxo goxoak dastatzeko aukera izan genuen. Errigorako komunitatea osatzen duten eragile ezberdinen arteko topaketa ere izan zen eta giro ederrean Nafarroako hegoaldean euskarari bultzada emateko gure aletxoa jarri nahi izan genuen. Amaia Atxukarro eta Uxue Andoño Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak izan ziren bertan auzolanean.

Ikusi argazkiak

23 ekoizle daude gaur egun Errigoran eta 10 urte hauetan lan handia egin dute Nafarroa Hegoaldean euskarari bultzada emateko. Egindako lanetako bat izan da ekoizle etxe guztietan euskara planak abian jartzea. Horrela, lan munduan euskarari lekua eginez.

Bai Euskarari komunitateko kide dira eta Bai Euskarari Saria jaso dute aurten, beraien lana eredugarri baita lan munduan euskara txertatzen ari diren gainerako eragileentzat ere.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin