Arabako Enpresen Topaketa, irailaren 21ean

Lazarraga_Sariak_eredu_topaketa.png

Lazarraga Sariak Eredu - Araban Euskara Lanean proiektuaren barruan, Arabako Enpresen Topaketa antolatu dugu euskara kudeatzeko praktika onen adibideak ezagutzeko. Lazarraga Saria irabazi duten 3 enpresaren esperientziak ezagutuko ditugu: EBA S.L., Electra Vitoria eta Uriarte Industrial.

Irailaren 21ean izango da topaketa, 9:00etan hasita, EBA S.L.-ren egoitzan (Ozeano Barearen Kalea, 21, Gasteiz).

Egitaraua

08:45 - 09:00 Harrera EBA S.L. enpresan
09:00 - 09:15 Jardunaldiaren aurkezpena: Bai Euskarari Elkartea
09:15 - 10:00 EBA S.L., Electra Vitoria Orona eta Uriarte Industrial enpresen praktika onen azalpena
10:00 - 10:30 Aldaialde ikastetxearen obrara bisita
10:30 - 11:00 Agurra + mokadutxoa

Arabako enpresa bateko kide bazara eta euskara kudeatzeko praktika onen berri izan nahi baduzu, ez ezazu galdu aukera:

EMAN IZENA

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin