Zer egin behar da Bai Euskarari Ziurtagiria berritzeko?

#OhikoGalderak

zer-egin-berritzeko.png

Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta hurrengo galderari erantzun dio Alex Zenarruzabeitia elkarteko aholkulariak bideo honetan:

Bai Euskarari ziurtagiriak urtebeterako balioa du eta urtez urte berritu behar da. Garaia iristen denean, elkarteko aholkulari bat jarriko da entitatearekin harremanetan bilera bat adosteko eta egoeraren errepasoa egiteko.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin