Zer dira Euskara-planak?

Euskara_planak-eus.png

Enpresan euskara txertatzen hasi nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Euskaragileak enpresa batzordea osatzen duten eragileek Euskara-planak egitera animatu nahi dituzte enpresak. Horretarako, ondorengo infografia prestatu dute, enpresek prozesuaren inguruko informazioa izan dezaten.

Enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea: Cikautxo, Batz, Danobat Group, Eika, Elay, Elkar, Fagor Taldea, Goizper Group, IMH, Irizar, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli.

Infografia eskuratu

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte batzordearekin harremanetan euskaragileak@baieuskarari.eus e-posta helbidera idatzita.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin