Nola eskuratu dezaket Bai Euskarari Ziurtagiria?

#OhikoGalderak

nola-eskuratu-ziurtagiria.png

Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta hurrengo galderari erantzun dio Beatriz Tomasek, Bai Euskarari elkarteko aholkulariak:

Nola eskuratu dezaket Bai Euskarari Ziurtagiria?

Lehenengo pausoa Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jartzea da, telefonoz +34 943 59 21 48 edo +33 6 03 49 43 65 zenbakietara deituz, mezu elektroniko baten bidez  info@baieuskarari.eus helbidera, edo auto-diagnostikoa betez. Ondoren elkarteko aholkulari bat jarriko da entitatearekin harremanetan informazio gehigarria emateko.

Behin harremana eginda, entitatearen hizkuntza egoera sakonki aztertuko dugu elkarrekin, emaitzak neurtuko dira eta horien arabera Ziurtagiriaren 3 mailetako bat egokituko zaio entitateari, BE Ziurtagiria momentu horretan eskuratuz. Emaitzen arabera euskararen presentzia areagotzeko planifikazioa egingo da; arduradunak, helburuak, baliabideak, epeak, etab. zehaztuko dira entitatearen egoerara guztiz egokituz.

Jarraipena urtero egiten dugu entitate gutziekin, Ziurtagiria urtero berrituz.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin