2023ko ekainaren 14an izango da Bai Euskarari Sariak ekitaldia, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian.
Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari Sarien bidez.
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten ere ekitaldi berezia izatea espero dugu zuen presentziarekin. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.
Etorriko zarela baieztatzeko eman izena beheko estekan sartuta:
Sari banaketaren babeslea: Donostiako Udala.
2021: IZT, Athlon eta Biharko
2018: Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi.
2017: Miren Fuldain Farmazia (Getaria), Zergatik (Urnieta), Joxemari Sors eta Jon Jaka (Elkar Fundazioa).
2016: Sorginen Museoa eta Lezea (Zugarramurdi), Laneki eta Mikel Lezamiz (Mondragon).
2014: Banaiz Bagara, Mendia Optika (Gasteiz) eta Kike Amonarriz.
2012: Skunk Funk, Arlan (Erandio) eta Jose Anjel Iribar (Athletic).
2009: JEZ (Laudio), IMH Institutua (Elgoibar) eta Kirmen Uribe.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin