Proposamenik baduzue 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldietarako?

elkarrengandik-galdetegia.jpeg

Bai Euskarari Elkartearen proiektuen artean, 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak daude. 2023an solasaldien 3. edizioa antolatuko dugu.

Galdetegi baten bitartez, aurtengo solasaldietan landuko ditugun gaiak zuekin batera zehaztu nahi ditugu. Aurten ere, hiru solasaldi antolatuko ditugu eta gai nagusiak hauek izango dira:

  • Digitalizazioa
  • Jasangarritasuna
  • Ongizatea lan munduan

Gaiak oso zabalak izanik, zuen interesak ezagutu nahi ditugu, solasaldiak zuen nahietara egokitzeko helburuarekin.

5 minutu bakarrik beharko dituzue galdetegia betetzeko eta guretzat ekarpen handia izango da.

Mila esker parte hartzeagatik.

Galdetegia bete

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin