Lansarean.eus lan-ataria berritu dugu

lansarean-cvonline.jpg

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Lansarean.eus lan-ataria berritu dugu eta lan bila ari direnentzat erabilgarria diren berrikuntzak txertatu ditugu, tartean, CV eredu ezberdinak hutsetik sortzeko eta deskargatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Hobekuntza hauen bitartez, lana bilatzeko prozesua erraztu nahi izan dugu.  

Maddi Iregi elkarteko aholkulariak emango dizue berrikuntzen berri bideo honetan:

Bestetik, Azterketa Ofizialen Atala ere eguneratu dugu. Bertan, prestakuntzarako materiala igo edo deskarga daiteke, baita galdetegiak online egin ere. 

Tresna erabilgarria da Lansarean, lan bila ari direnentzat ez ezik, profesional euskaldunen bila ari diren enpresentzat ere; bertan lan-eskaintzak jarri eta bertatik kudea baititzakete enpresek.

Sartu Lansarean.eus webgunean eta sortu zure kontua Enpresa edo Hautagai bezala.

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin