Eskaintza berezia: Zure webgunea preziorik onenean

oreka_EUS.jpg

Bai Euskarari Elkarteak eta Oreka IT-k lankidetza adostu dugu, Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak teknologikoki laguntzeko.

"Webgunerik ez baduzu edo daukazuna erabat berriztu nahi baduzu, aukera paregabea plazaratzen dugu: % 30eko deskontua eta domeinua doan lehenengo urtean, garapena egiteko zerbitzu integralak kontratatuz. Segurtasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzeaz gain, garapena, harremana eta geroko arreta euskaraz izatea bermatuko dizugu, gertutasuna eta zerbitzua euskaraz eskaini ahal izatea garrantzitsuak baitira Oreka IT-rentzat"

Bai Euskarari Ziurtagiriduna bazara eta webgune berria behar baduzu, ez galdu aukera. Baliatu Bai Euskarari komunitatearen parte izateagatik dituzun aukerak.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin