Zein da euskararen egoera Interneten?

PuntuEus behatokiak ditu erantzun guztiak!

Puntueus-behatokia-baieuskarari.jpg

Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten. 

PuntuEUS Behatokia PuntuEus Fundazioaren ekimena da eta emaitzak http://behatokia.domeinuak.eus  webgunean daude ikusgai lau hizkuntzatan. 

Bai Euskarari Ziurtagiriduna da PuntuEus fundazioa eta, zalantzarik gabe, ekarpen handia egiten dio euskaraz lan egin eta bizi nahi duen horri. Izan ere, bere helburua da euskarak Interneten duen presentzia indartzeko behar diren estrategia eta politikak definitzeko garaian beharrezko tresnak euskal gizarte osoari eskaintzea.

Internet eta euskararen egoera Euskal Herrian zein den jakin nahi baduzu, ikus garaturiko ikerketa, oso interesgarria! 

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin