HizKELAN jardunaldian izango gara Enpresarean, Lansarean eta Lanabes aurkezten

"Hizkuntza Kudeaketa eta Euskara, Enpresan eta Lanbide Heziketan"

IMH_HizKELAN.jpg

Asteazkenean, urriak 19, HizKELAN jardunaldian izango gara enpresa eta euskara uztartzen dituzten proiektuak aurkezteko, Enpresarean, Lansarean eta Lanabes, hain zuzen ere.

  • ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. 
  • LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da.
  • LANABES - Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.

Jardunaldia IMH-n izango da (Elgoibar) eta hizkuntza kudeaketa gai nagusitzat harturik, enpresa eta formakuntza munduko ordezkari ezberdinek parte hartuko dute. Hona hemen egitarau osoa:

Ekitaldira joateko izen emate galdetegia bete beharra dago.

EGITARAUA:

 

09:00-09:45
  • Hasiera ekitaldia. IMHko Zuzendaria: Imanol Iturria / LANEKIko Presidentea: Rikardo Lamadrid. Agurra Elgoibarko Udala: Ane Beitia Arriola, alkatea. Hitzaldiak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritza nagusia eta Eusko Jaurlaritza, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

09:45-11:30
  • LANPRES Lanbide Heziketako LANTOKIKO PRESTAKUNTZAren gida: Nola txertatu Ikastetxean eta Enpresan. Zalantzak eta ekarpenak. Kepa Altube, LANEKI eta Mikel Urdangarin, AHIZE AEK.
  • HIZKUNTZ PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN.Iñaki Biain, IRUNGO BERRITZEGUNEKO Hizkuntza Aholkularia
  • BIZKAIKO IKASLAN elkarteko San Jorge ikastetxearen esperientzia: Zergatik abiatu hizkuntza normalkuntza plana? Olatz Arana, SAN JORGE Ikastetxea.
  • LANERAKO PRESTAKUNTZAEuskaraPlusen praktika onak. Petra Elser eta David Fernandez. BANAIZ-BAGARA ELKARTEA.
11:30-12:00
  • Atsedena. Kafea eta pintxoak
12:00-13:30
Hizkuntza kudeaketa enpresan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzen diharduten enpresa-sare, elkarte eta ekimenen azken berritasunak.
  • EUSLAN proiektua. Jorge Gimenez, EUSKO JAURLARITZAko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria eta Anaje Narbaiza, Euslan Proiektu burua. EUSKO JAURLARITZAK abian duen proiektua. Industria-arloko 11 enpresetan lanerako hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzeko ekimena, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza-paisaian.
  • ENPRESAREAN, LANSAREAN eta LANABES ekimenak. Rober Gutierrez. BAI EUSKARARI ELKARTEA.ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da. LANABES - Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.
  • EUSKARAGILEAK. Iker Salaberria, KONTSEILUA. KONTSEILUAk abian duen ekimena. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko enpresa-taldea.
  • INTERPREST DONOSTIA 2016. Unai Gorrotxategi, TALAIOS-eko eta Aitzol Astigarraga,  HIRIKIA KAIA. Aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena.
13:30-14:00
  • Jardunaldiaren amaiera HIZKUNTZA KUDEAKETAREN SISTEMAren EZARPEN KASU BAT.Edurne Bilbao. IMH. IMHren bi lantegiak eta Museoaren bisita gidatua egingo dugu irudi-paisaia, kanpo harremana, barne harremana eta estrategian nola ezarri den ezagutzeko.

 

 

Informazio gehiago www.imh.eus atarian.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin