Enpresarean Azoka 2016 Egitaraua

Ekintzailetasuna_EnpresareanAzoka_copia.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren hirugarren edizio honetan ekintzailetasuna eta finantzazio aukera berriak izango ditugu eztabaidagai. Eredu ezberdinak entzun eta adibide zein bizipen profesionalak partekatuko digu.

Azaroaren 3an jarri dugu hitzordua Oronan eta enpresa zein ekonomia alorreko zeinbat aditu bertaratuko dira. Arlo sozioekonomikoko profesionalek planteaturiko gaiarekiko duten ikuspegia azalduko dute eta haien ibilbidean oinarrituriko argudio zein adibideak jarriko dituzte.

Hitzaldiak, solasaldiak, dinamikak...  elkar ezagutu, ikasi, ideiak partekatu eta elkarlana sustatzeko aukerak eskainiko ditugu, #ElkarArgituz.

 

Egitarau osoa ikusi nahi duzu? ENPRESAREAN AZOKA 2016 EGITARAUA


 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin