Iritsi dira Gasteizko jai nagusiak!

Andra Maria Zurietaz euskaraz gozatzeko proposamenak

Bai_Euskarari_-_Gasteiz_iragarkia2016_-_ziurtagiridunak.jpg

Gaur emango diegu hasiera, txupinazoarekin batera, Gasteizko jai nagusiei, Andra Maria Zuria hiriaren zaindariaren ohorezko jaiei. Urtero bezala, plaza jendez beteko da Zeledonen jaitsiera ikusi eta ospatzeko, abuztuaren 10a arte luzatuko den asteari hasiera emateko.

Aurtengo edizioaren programa guztiontzat diseinatua dago; kultura, musika, haurrei zuzenduriko ikuskizunak, kirola, feriak, su artifizialak... familian, lagunartean.... berdin du nola eta norekin, ondo pasatzeko aukera badago. Hona hemen agenda osoa, zer egin antolatzen joateko: ikus agenda osoa.

Gogorarazi, Gasteizko jaiak une eta gune onak direla euskara plazaratzeko eta hizkuntzaz zein hizkuntzarekin egunotaz gozatzeko. Hori dela eta, larunbatean, euskalgintzako eragileok aurkeztutako #GasteizEuskarazBizi dekalogoa eskuartean izatera animatzen zaituztegu.

Horrekin batera, aipagarria da geroz eta urrats handiagoak ematen ari direla Gasteizen euskararen presentzia sustatzeko bidean. Hori dela eta, gaurkoan, Gasteizko Ziurtagiridunei lekua eman nahi diegu, egunero euskara erabili eta partekatzeagatik. Aste honetan Gasteizen egongo zaretenoi eta hurbilduko zaretenoi ere, euskara dagoen guneetara gerturatzea gomendatzen dizuegu; horietako batzuk dira, besteak beste, Bai Euskarari Ziurtagiria duten honako taberna, jatetxe, farmazia eta dendak:

 

Jatetxeak eta tabernak Farmaziak Dendak

7 Taberna

Azkar Ona

El Galeon Taberna

Jango taberna

Kupela ardo-txoko

Txistu garagardotegia

Urbeltz taberna

Virgen Blanca Jatetxea

Ikus +

Agirre Lekue Farmazia

De la Presa Unanue Farmazia

Garcia Otaño farmazia

Martinez Rementería Farmazia

Puente Farmazia

Zulueta Farmazia

 

Ikus +

Aizpeolea Harategia

Albeniz liburu denda

Arlekin liburu denda

Anselmo Moreno oinetakoak

ARGI

Eguzkilore -Zuluaga bitxitegiak

Elkar Gasteiz

Ikus +

 

Hona hemen Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gasteizko enpresa, saltoki eta era guztietako entitate guztiak:

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin