Boga Mendi Martxa igandean Ondarroan

#BaiEuskarariGomendioa

Captura_de_pantalla_2016-04-01_a_las_10.03.57.png

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Ondarroako Aurrera Mendi Taldearen gomendioa:

Boga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen mendi irteera bat da. Berau, Apirilaren 3an izango da eta hiru ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi direla esango genuke. Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.

Bukatzeko, gonbidapena zabaldu nahi dizuegu egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.

Informazio gehiago: http://boga.aurreramt.org/

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin