Lana bilatzeko aholkuak, Lansarean lan-atarian

lan-elkarrizketa.jpg

Euskal Herriko enpresa askotako lan-eskaintzak biltzen ditu Lansarean lan-atariak eta lan bila ari diren profesionalek bertan curriculumak jartzeko aukera dute. Profesional horiei lana bilatzeko aholku eta erremintak eskaini nahirik, lanbide-orientaziorako atala jarri dugu martxan Lansareanen.

Adibidez, curriculama nola, aurkezpen-gutuna egiteko jarraibideak eta elkarrizketa pertsonalerako aholkuak bildu ditugu atal berrian: http://www.lansarean.eus/lanbide-orientazioa

Astez aste joango gara profesionalei zuzendutako aholku ezberdinak argitaratzen.

Lanbide-orientazioa. Lansarean

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin