"Euskara abiatzen..." Humedal Informatik Arabako 'Alea'-n

alea-humedalinformatik.jpg

Duela bi urte jarri zuten martxan Humedal Informatik proiektua Txus Torres Arnaezek eta Gorka Garcia de Salazarrek, eta martxan jartzearekin batera, erabaki zuten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzea, proiektuaren osagarri zelako. Izan ere, informatika denda bat baino gehiago izan nahi du Humedal Informatikek; teknologia saltzen dute, baina bezeroarenganako gertutasuna lortu nahi dute, eta horretan laguntzen die ziurtagiriak. 

Informatikaren inguruko edozein zalantza argitu nahi diete bezeroei, ezagutza partekatu nahi dute, eta helburu horretan, eskolak ere ematen dituzte. Aurten jarri dute martxan prestakuntza-gela, eta bertan ikastaroak eskaintzen dituzte. Laster 3D inprimagailuen inguruko formazioa eskainiko dute.

2015eko ekainaren 5ean argitaratua, Arabako 'Alea'-n.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin