Bai Euskarari ziurtagiria dutenentzako diru laguntza deialdia Bortzirietan eta Malerrekan

2014an Bortzirietan eta Malerrekan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutenek diru laguntza eskatzeko aukera dute. Bortzirietan 81 entitatek berritu dute aurten ziurtagiria eta Malerrekan orain ari dira ebaluazioak egiten.

Bortziriak
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edo konpromisoak berritu dituzten eragileentzako diru laguntza deialdia onartu zuen irailaren 9an egindako bileran.

Diru laguntza eskuratu ahal izateko beharrezkoa da aurten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu izatea edo, lehenagotik izanez gero, konpromisoak berritu izatea. Aurten 75 izan dira Bortzirietan Ziurtagiria berritu dutenak.

Interesatuek dokumentazioa aurkeztu beharko dute, euskara mankomunitatean, 2014ko azaroaren 21a baino lehen.

Hemen dituzue diru laguntza deialdiaren oinarriak eta eskaera orria.

Malerreka
Malerrekako Mankomunitateak ere deialdia egin du 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria Ziurtagiria eskuratu edo berritu duten eragileei diru laguntza emateko. Eskabideak egiteko epea 2014ko urriaren 27tik azaroaren 28ra artekoa da, bi egunak barne.

Hemen dituzue oinarriak.

Argazkian, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa Malerrekan.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin