Mintzalasai elkarteak, euskarari bultzada emanen dio Biarritzen

Aurten ere, Bai Euskarari Ziurtagiridun den Mintzalasai elkarteak, aste batez euskaraz bizitzeko aukera emanen du hurbilduko diren herritarrei. Bigarren edizio hau irailaren 16tik 22era iraganen da Biarritzen zehar, “Egun, Bihar’hitz egin euskaraz” lemapean. 20 elkartez osatutako kolektiboaren helburua hirukoitza da. Alde batetik euskararen erabilera aste batez bultzatu nahi du. Ondotik, eragile desberdinak euskararen aldeko desmartxa batean bildu nahi ditu. Azkenik, euskara ikusgarri eta erakargarri bihurtu nahi du Biarritzen. Baina hiru helburuak urte osoan hedatzeko asmoarekin dago Mintzalasai. Aste osoan zehar animazioa oso aberatsak publiko ororentzat. Baten bat esateko adibidez,  asteazkenean haurren eguna izanen da goizeko 8 etatik goiti: tailer ludiko ezberdinak eta bukatzeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna Gare du Midi aretoan. Informazio gehiago: www.mintzalasai.euskara-biarritz.eu

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin