Autocares Alzak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Errepidez bezeroak garraiatzen dabilen enpresa da Autocares Alza, bertako eta nazioarteko mailako bidaiak egiten ditu. Era askotako zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, aireportura joan-etorriak, kongresu eta bilkuretara bidaiak, ezkontzetako gonbidatuen garraioa, bodegatara bisitak, irteera eta bidaiak, edo beste edozein motatako beharrak asetzeko zerbitzuak. Autocares Alzak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Bidean maila eskuratu du. Informazio gehiago: www.autocaresalza.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin