Etorkizun hoberik izango ahal du

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Patxi López lehendakariak adierazpen instituzionala irakurri zuen, sailburu guztiak atzean zituela; ondoren, eguraldiaz eta argazkiez gazteleraz jardun zuen… Arratsaldean, bere blogean, egun berezi honi buruzko sarrera argitaratu zuen. Ez dut irakurritakoaren edota idatzitakoaren azterketa sakonik egingo, baina nabarmendu nahi dut adierazpen eta testu hauek euskararen sustapenean lanean ari garen guztion egunerokoan eragiten dutela, bai eta gainerako pertsonen pertzepzioan ere. Bernard Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae liburuaren hitzaurreko pasarte bat irakurri eta gero, hainbat ideia orokor, zehaztugabe eta nahasgarri nabarmendu zituen: “Euskara mundu zabalean ari da. Unibertsitatera heldu da. Hedabideetan dabil. Mundu osora zabaltzen da. Antzinako ezintasun asko eta asko apurtu dira”. Zorionekoak gu! Ondoren, López jaunak Jaurlaritzaren konpromisoaren berri eman zuen eta nabarmendu zuen euskararen etorkizuna hiritarren “askatasun” eta “borondatean” oinarritu nahi duela; “egoera zaila” bada ere, Jaurlaritzak ez ditu euskaltzaleak “bazterrean” utziko, “laguntza” eta “babesa” izango baitute. “Aniztasuna” da elkarbizitzaren oinarria eta hizkuntzen arteko harremanak ezin dira “arazo” bihurtu. Arratsaldean sarrera argitaratu zuen bere blogean. Pasarte gehienak goizean irakurritakoak badira ere, amaierako esaldia da “enmarkatu” beharrekoa: “Galderak eta liskarrak alde batera uzteko garaia heldu dela uste dut. Euskarazko kultura demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabekoa ezartzeko garaia”. López jaunaren adierazpen instituzionalaren eta blogaren terminologiari erreparatu diot… Esaten eta egiten duena ez da neutroa, pentsatzeko modu bat adierazten du eta benetako errealitatea balitz bezala aurkeztu nahi izan digu. Askotan eta medio ugaritan errepikatzen diren patroiak agertu ditu diskurtsoan; zoritxarrez, patroi horiek gizartean barneratzen ari dira eta ematen du hori dela benetako errealitatea. Bestela, zer esan nahi izan du bere azken esaldiarekin? Euskarazko kultura ez dela demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabea? Euskara (ere) erabiltzen dugun pertsonok ez garela demokratikoak, toleranteak eta aurreiritzi gabeak?

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin