Kuadrillaz Kuadrilla euskaraz

kuadrillaz-kuadrilla.jpg

Ziurtagiriaren Elkarteak urteko ekitaldi nagusia ospatuko du abenduaren 14an, 19:00etan hasita Gasteizko Artium museoan. Aurten gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren ospakizuna “Kuadrillaz kuadrilla euskaraz”, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz Arabako Kuadrilletan aurrera eramandako ekimenaren amaierako saioa ere izango da.

Ekitaldia berezia izango da, besteak beste, Bretainiako eta Herrialde Katalanetako testigantzak entzun ahal izango direlako. Fulup Trovers, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainiarreko zuzendariak; eta David Vila i Ros, 7dquatre elkarte katalaneko zuzendariak hitz egingo dute. Izan ere, “hizkuntza txikiak tokian-tokiko arlo sozio-ekonomikoan” gaia izango da saioaren ardatza. Era berean, aurten Bilbao New York Bilbao liburuari esker Espainiako Narratiba Saria eskuratu duen Kirmen Uribek berak ere ekitaldian parte hartuko du. Aipaturiko guztiaz gain, eta ekitaldiari umore puntua jartzeko, ORTZAI antzerki taldearen emanaldia izango da.

 Ekitaldira joan nahiko bazenu, jakinarazi mesedez info@baieuskarari.org helbidera e-posta bidaliz, edo 943 592148 telefonora deituz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin