Zozketa! Kutxabank Araski vs. Barça CBS saskibaloi partidurako sarrerak ditugu

Araski-saskibaloia-zozketa.jpg

Bai Euskarari komunitateko kide den Araskiri esker saskibaloiaz gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu. Kutxabank Araski vs. Barça CBS saskibaloi partidurako 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu!

Partidua apirilaren 9an izango da, 17:30ean, Mendizorrotzako kiroldegian (Gasteiz).

Parte hartzeko:
1) Jarraitu Bai Euskarari Elkartearen kontua Instagram, Facebook edo Twitterren.
2) Bilatu zozketaren argitalpena eta "atsegin dut" eman.
3) Iruzkinetan partidua ikustera eramango duzun laguna aipatu (zenbat eta iruzkin gehiago, irabazteko aukera handiagoa).

Zozketa apirilaren 5ean egingo dugu.

Zorte on!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin