Lansarean aurkeztu dugu Harrobia Lanbide Ikastolan

harrobia-lansarean.jpg

Bilboko Harrobia Lanbide Ikastolan izan gara asteon Lansarean lan-atariaren berri ematen bertako ikasleei. Hain zuzen ere, ziklo hauetako ikasleekin izan gara:

  • Kirola eta Egokitzapen Fisikoa.
  • 3D animazioak, Bideojokoak eta Ingurune Elkarreragileak.
  • Marketina eta Publizitatea

Harrobia Ikastolak Lanbide Heziketako hainbat ziklo eskaintzen ditu, baita euskaraz ere. Bai Euskarari Ziurtagiria du Harrobik, 'Zerbitzua euskaraz' maila.

Zuen ikastetxean ere Lansarean-en berri eman nahi duzue?

Lansarean lan-atariaren berri eman nahi baduzue zuen ikastetxean, jar zaitezte gurekin harremanetan info@lansarean.eus helbidera idatzita.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin