Berdintasuna praktikara

Fpqw2-2XsAEpyzH.jpg

Beterri Saretuz proiektuaren barruan, berdintasun planen inguruan aritu gara azken saioan, planetatik praktikarako jauzia egin nahian.

Lehendabizi, Elhuyarreko Joana Regueirok Berdintasun Diagnosi eta Planen inguruko marko orokorra kokatu zizkigun. Adierazi zuen, batetik, Berdintasun planak direla erakunde batean berdintasun politikak garatzearen adierazle nagusiak. Testuinguru juridikoaren kokapena egin zuen, azken lege aldaketen berri eman eta kooperatibek testuinguru honetan duten egoera konplexua azaldu. Ondoren, berdintasun planak diseinatzeko prozedurak xehetu eta urratsez urrats azaldu zizkigun. Azkenik, gure erakundeetan halako prozedura eta prozesuak abiatzeko baliabide nagusiak non aurki ditzakegun azaldu zigun.

Saioaren bigarren zatia Ibai Fresnedo Hiruki Larroxako kidearen eskutik egin genuen. Hausnartzeko eta gure erakundeei begira jartzeko galdera eta iradokizunak egin zizkigun. Berdintasun planen hainbat eta hainbat korapilo zerrendatu zituen, berdintasunaz eta parekidetasunaz hausnartzen jarri gintuen eta, ondoren, generoaz haragoko gizarte desorekaz hitz egin zigun. Ikuspegi feminista, intersekzionalitatea eta plan estrategiko sozialak aipatuz amaitu zuen bere hitz hartzea. Gutxi ez eta Koopfabrikan sortutako Proiektuen Lanketa Feministarako Esferak dokumentuari ere tartetxo bat eskaini genion.
 
Bi esaldi azpimarratu zizkigun, saioaren hasieran eta amaieran:
 
1. “Harreman osasuntsuak eraikitzeko, elkarrizketa deserosoak behar ditugu”.
2. “Ez da diskurtsoa praktika zuzentzen duena, baizik eta praktika diskurtsoa gidatzen duena” (Paulo Freire).
 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin