Gazteek boluntariotzarekin dituzten esperientziak eta beharrak ezagutu nahi ditugu

partaide.jpg

Gazteen parte-hartzeari zuzendutako eta lankidetzan gauzatutako esperientzia pilotua da Partaide; Gipuzkoako elkarteak indartzea, sustatzea eta egonkortzea helburu du, eta euren lana hobetzeko baliabideak eskaini nahi ditu, digitalizazioa, euskara eta lankidetza ardatz izanda. Bai Euskarari Elkarteak eta Asmoz Fundazioak elkarrekin abiatutako proiektua da.

Proiektua abiatzeko inkesta bat egingo da gazteen artean eta horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

PARTAIDE INKESTA

Proiektu honen bitartez, boluntariotza gertuagotik ezagutzeko aukera izango du Bai Euskarari Elkarteak, euskarazko espazio berriak identifikatuz eta lan mundurako gaitasunak eskuratuz. Gazteekin lan egitea ere estrategikoa da elkartearentzat, beraiek izango baitira etorkizuneko lan munduan parte hartuko dutenak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin