Non kontsumitu dezaket euskaraz?

Euskal-herria-non-kontsumitu-A4-2022.jpg

Alor sozioekonomikoan euskarazko kontsumoa bultzatu eta erraztu nahi dugu Bai Euskarari Elkartean, eta euskararen erabileraren aldeko urratsak ematen dituzten entitate ugari ditugu Bai Euskarari Komunitatean:

Ziurtagiridunak

Euskaraz non kontsumitu dezakezuen jakiteko gure komunitateko zerrendara jo dezakezue, estekan sartuta edo QR kodea eskaneatuta.

Ez izan zalantzarik eta parteka ezazu kartel hau euskaraz kontsumitu nahi dutenen artean!

Deskargatu kartela

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin