Zuen iritzia jakin nahi dugu Bai Euskarari Elkartea eta bere proiektuak hobetzeko

Eskertuko genizueke galdetegia betetzeko tartetxo bat hartzea

iritzia.png

2019an azken inkesta egin zen Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate guztien artean. Emaitzak eta erantzunak gure kudeaketa planetan barneratu izan dira eta lagungarriak izan zaizkigu komunitatearen beharrak asetzeko irtenbideak lantzeko garaian. Azken urte eta erdia, gainera, berezia izan da eta lagundu digu beste hainbat moldaketa egiten eta lan egiteko beste modu batzuk probatzen.

Argi dugu Bai Euskarari ziurtagiria duzuen entitateon ekarpenak funtsezkoak direla etorkizuneko Bai Euskarari Elkartearen proiektua osatzeko eta aberasteko. Hori dela eta, eskertuko genizuke honako galdetegia betetzeko tartetxo bat hartzea. Mila esker aldez aurretik!

Galdetegia bete

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin