Hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Gasteizko Jazzaldian. Lagunduko diguzu?

behaketa-jazzaldia.png

Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari gara. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Gasteizko Udalaren ekimena da eta lana egitearen ardura Bai Euskarari Elkartearena. Jazzaldia ekimenaren behaketa egingo dugu oraingoan.

Behaketa burutzeko Jazzaldira joango zareten herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Horretarako, uztailaren 14tik 18ra bitartean egingo den Jazzaldiaren kontzerturen batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu. Mila esker!

baieuskarari.eus/eu/jazzaldia

Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko zaie: informazio bulegoetan, Jazzaldian zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, Iradier Arenako eta Principal Antzokiko kontzertuetan, besteak beste.

Froga dokumentalak (hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab.) jasotzeko aukera izanez gero, eskertuko genizueke info@baieuskarari.eus helbidera bidaltzea.

Euskara hobeto kudeatzen laguntzeko

Ekitaldian bertan formularioa betetzeko aukera izango da, mugikorraren bidez, eta jasotako datuekin ondorio txostena argitaratuko da, aholku eta gomendio sorta batekin batera, Gasteizko Udalaren Euskara Elkargunean aurkezteko. Halaber, baliagarria izango da aurrerantzean ekimenaren antolatzaileek eta Gasteizko Udalak euskara hobeto kudeatu dezaten.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin