Batuz aldatu: heldu da hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ordua

Batuz-aldatu-Azala-1.png

Batuz aldatu izena hartu du Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak. Joan den larunbatean, ekainaren 19an, egin zen ekimenaren aurkezpena (aurkezpen-ekitaldiko kronika) eta jauzia izan zen ekitaldian zehar azken hilabeteotan garatutako prozesua irudikatzeko baliatu zen irudia.

Bai Euskarari Elkartea sinatzaileen artean dago, beste hainbat eragilerekin batera.

Ekimenaren dokumentua deskarga dezakezue hemen:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin