Euskara sarituko da Udaberriko Erakusleihoen Arabako VIII. Lehiaketan

erakusleihoak-araba1.png

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez. Lehiaketaren helburua merkataritza eta horren sormena sustatzea da, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

(Argazkian, iazko lehiaketan parte hartu zuten Bai Euskarari komunitateko kideak.)

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 16a baino lehen egin behar da, 945 12 35 00 telefonora deituta edo proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita.

Erakusleihoak maiatzaren 18tik ekainaren 4ra izan beharko dira ikusgai.

Sariak

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartea): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Herritarren saria (Facebook bidez egindako bozketa): 300 € + plaka + 1.500 €ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin