'Ni.eus' sortu dute, euskarazko posta zerbitzua

Ni.eus euskarazko posta zerbitzua sortu dute PuntuEus Fundazioak eta Guebs enpresak. Zerbitzuaren helburua da milaka norbanako eta entitatek kontu bat sortzea posta zerbitzu horrekin.

Bi bertsio ditu posta zerbitzuak. Bat, doakoa: norberak hauta dezakeen izenarekin sortzen du posta kontua . Ordainpeko aukera ere badago, domeinua pertsonalizatzeko modua jartzen duena.

Nabarmendu dute «pribatutasuna» izango duela bereizgarri ni.eus-ek: «Iragarkirik ez, tracking-ik ez, eta komunikazio zifratuak. Ez du inolako iragarkirik erakusten, eta erabiltzaileen erabileraren inolako jarraipenik egiten ere». Sakelako telefonoan edo ordenagailuan erabil daiteke, eta zerbitzu osagarriak ere baditu: egutegia, helbide liburua eta birbideratzeak, besteak beste.

Josu Waliño Puntues Fundazioko zuzendariak zuzeneko baten bidez aurkeztu du zerbitzua:

Albistearen iturria: Berria.eus

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin